Mutriku-Deba errepidearen lanak udan ez hastea eskatu dute Larangako auzotarrek
Errepidea hobetzeko lanak urtarrilean hasiko direla baieztatu du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuak. Datorren astean jakinaraziko dute lanak zeinek egingo dituenLarangako auzotarrek Mutriku-Deba errepideko lanei buruzko mozioa sartu...
Errepidea hobetzeko lanak urtarrilean hasiko direla baieztatu du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuak. Datorren astean jakinaraziko dute lanak zeinek egingo dituen
Larangako auzotarrek Mutriku-Deba errepideko lanei buruzko mozioa sartu zuten atzo goizean Mutrikuko Udalean. Lanen eraginez errepidea bost hilabetez erabat itxita egoteak arazo ugari sortuko dizkietela diote.«Hainbatetan azaldu dugunez, kalte, arrisku eta galera handiak sortaraziko dizkigu auzotarrei eskainitako sarrera-irteerako alternatibak, eta lanen sasoia uda balitz, herrian bertan ere merkataritza eta ostalaritzakoei galera ekonomiko larriak sortuko lizkiekete».
Auzotarrek uste dute gauzak hobeto egin daitezkeela. «Honako eskaerak luzatzen dizkiogu udalbatzari, onartu ditzan: Larangako auzotarrentzat alternatiba egokiagorik ez dagoen artean lanak ez hastea, hobetze lan horiek auzotarren artean sor ditzaketen kalteen aurrean, kalte ordainak onartzea lanak hasi aurretik, eta, azkenik, Mutrikuko herrian, oro har, eta bereziki ostalaritza eta merkataritzan sor ditzaketen kalteak kontutan hartuz, lanak udan ez hastea».
Mozioa joan den eguenean Zabielen izandako agerraldiaren harira sartu dute. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuak eta Silvia Perez Errepideetako zuzendari nagusiak egin zuten agerraldia, Jose Angel Lizardi alkatearekin batera. Batzarrean Oiarbidek baieztatu zuenez, Mutriku eta Deba arteko errepidea hobetzeko lanak urtarrilean dira hastekoak.
Lanak hamalau hilabete eta erdian egingo dira. Lehen hiru hilabete eta erdian Larangarako sarrera-irteera bideen egokitzapena egingo da; tarte horretan zirkulazioa txandaka bideratuko dute. Alkoleako tunela eta Ipitxarriko bihurgunea egin artean, errepidea guztiz itxiko da segurtasunagatik, bost hilabetez.
Datorren astean emango dute jakitera lanak zeinek egingo dituen. Larangakoek azaldu dutenez, esleipena egin eta gero ere «adostu daiteke alternatiba egokiago bat hobekuntza lanak egin behar dituen enpresarekin».
Batzar Nagusietan
Oiarbidek Batzar Nagusietan egingo du barikuan agerraldia, duela aste gutxi auzotarrek agertutako gabeziei nolako irtenbidea ematen dien argitzeko. Larangakoek esan dutenez, alderdi asko harrituta geratu ziren proi- ektuari buruz ez zutelako inolako informaziorik, ezta ere beraien egoera larriaren berri. «Hainbat alderdik eskatuta egingo da kuko agerraldia».
Auzotarrek uste dute gauzak hobeto egin daitezkeela. «Honako eskaerak luzatzen dizkiogu udalbatzari, onartu ditzan: Larangako auzotarrentzat alternatiba egokiagorik ez dagoen artean lanak ez hastea, hobetze lan hauek auzotarren artean sor ditzaketen kalteen aurrean, kalte ordainak onartzea lanak hasi au