ESEP-aren zirriborroa aztertzeko batzarra egingo dute bihar Gernika-Lumon
Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren zirriborra aztertzeko batzarra egingo dute bihar 18:30ean Maria Agirre aretoan. Urtebetean buruturako lanak aurrera egingo duen erabakiko dute bertan.
ESEParen helburu nagusia euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko neurriak erabakitzea eta bultzatzea da. Hori horrela, orain arteko batzarretan aztertu eta erabakitakoaren zirriborroa aztertuko dute bihar arratsaldean, eta landutako estrategia planagaz bihar bertan aurrera joko duten edo ez erabakiko dutela argitu dute Euskara Batzordeko kideek.
Gainera, herritarrei bileran parte hartzeko deia egin diete arduradunek, “partaidetza prozesuaren bitartez bultzatu den ekimena delako euskara sustatzeko plan estrategikoa sortzearena”.