'Agenda Ezkutua' filmagaz hasiko dute Astra Zinema Paradiso
Agenda Ezkutua filma proiektatuta hasiko du gaur seigarren denboraldia Astra Zinema Paradisok. 19:00etan Astra Kulturarako Fabrika Sozialean emango dute ikus-entzunezkoa, eta ondoren, eztabaidarako tarte zabala egongo dela jakinarazi dute antolatzailee...
Ken Loach zinema zuzendari britaniarrak egindako film esanguratsuenetariko bat aukeratu dute seigarren denboraldiaren lehenengo emanaldirako. Hidden Agenda edo Agenda Ezkutua bezala ezagutzen da Loachen filma.
Hilketak, torturak eta korrupzioa lantzen ditu Irlandan kokatutako ikus-entzunezkoak. Paul Sullivan eta Ingrid Jessner abokatu estatubatuarrak dira protagonistak, eta IRAko presoek kartzeletan bizi duten egoera dute aztergai. Hala, presoen giza eskubideak zeintzuk diren eta errespetatzen diren edo ez aztertzeaz arduratuko dira.
Eztabaidarako tartea
Proiektatutako filmak lantzen dituen gaiak aztertuko dituzte eztabaidarako tartean; ikus-entzunezkoak zer esana daukala aurreratu dute.
Eztabaidarako tarte zabala sortzeko asmoz, parte hartzeko gonbidapena egin diete antolatzaileek herritarrei.