Erdi Aroan girotutako azoka berriz da Bermeon
. Hainbat produktu dastatu eta erosi ahalko dituzte bertara hurreratzen direnek , gaur eta bihar.
Besteak beste, gazta, eztia, hestebeteak, txokolateak, bitxiak, loreak, xaboia edota kremak daude eskuragai hamabosgarrenez ospatzen duten Bermistorianen.
Guztira, 50 saltoki inguru ipini dituzte Alde Zaharreko kaleetan. Gaur
, 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta
bihar, 10:00etatik 15:00etara.
Salmahaiekaz batera, herria biziberritzeko kale animazioak ere ikuskizunak eskainiko ditu egun osoan zehar. Arratsaldean ere hainbat ekitaldi eskainiko dituzte, eta
20:30ean, ikuskizun berezia egingo dutela aurreratu dute. Bihar ere antzeran arituko dira, eguerditik aurrera kale animazioa berriro egongo baita Bermeotik.
Giro ederra izan da goizean. Eguraldiak lagunduta, azokatik ibili diren herritarrek arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketez, zeramika tailerrez eta Izaro Abesbatzaren emanaldiaz gozatu dute.
Aurtengo Bermistorianek berritasun aparta dakar. Izan ere, herritarrek Bermistorian girotzen lagunduko duen
Vermeio Folk Metal Fest musika jaialdian murgiltzeko aukera edukiko dute. Gaur gauean hiru kontzertu ikusi ahal izango dira herriko Kafe Antzokian. Hain zuzen ere,
Aiumeen Basoa, Incursed eta
Celtibeerian taldeak arituko dira metal eta folk doinuekin Erdi Aroko jaia alaitzen.