Goizale Mendi taldeak ibilaldi neurtua egingo du domekan
Goizale Mendi elkarteak 18,5 kilometroko ibilaldi neurtua egingo du domekan, eta Busturialdeko herritarrei parte hartzeko deia egin die.
Urriaren 21ean 8:00etan aterako dira Goizale elkartearen lokaletik. Bertan hasiko dute ibilbidia, eta Ganaga, Metxika, Malluku, Altamira, Baserri Maitea eta Foru zeharkatuko dituzte. Mendi taldearen lokalean, Gernika-Lumon, bukatuko dute.
Ibilaldian taldekoek janaria eta edaria eskeiniko dituztela esan dute arduradunek. Bi geldialdi egingo dituzte jateko, ibilaldiaren erdian eta ibilaldia bukatutakoan.
Izen-ematea. Parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa dela izena ematea azaldu dute. Parte hartu nahi duena egun berean 7:15etik 8:00etara apuntatu ahal izango da Goizale Mendi Taldearen lokalean, baina aurretiaz izena emateko, goizale@goizale.com helbide elektronikoa ahalbidetu dute taldekideek; bai eta 639 64 67 23 eta 94-625 84 78 telefono zenbakiak ere.