Bikain hasi du liga Lointekek
42-77 irabazi dio Lointek Gernika Bizkaiak Sant Adria taldeari. Lidergoa eskuratu du talde gernikarrak. Eguaztenean Malosten jokatuko dute Valencia Basketen aurkaNagusitasunez irabazi zion domekan Lointek Gernika Bizkaiak Sant Adria talde kataluniarrar...
42-77 irabazi dio Lointek Gernika Bizkaiak Sant Adria taldeari. Lidergoa eskuratu du talde gernikarrak. Eguaztenean Malosten jokatuko dute Valencia Basketen aurka
Nagusitasunez irabazi zion domekan Lointek Gernika Bizkaiak Sant Adria talde kataluniarrari. Lointekek 42-77ko markagailuagaz lortu zuen garaipena Dia Ligako lehen partiduan. Hala, emakumezkoen ligako lidergoa eskuratu du.Indartsu hasi du denboraldia talde gernikarrak, eta kataluniarrak baino hobeto aritu ziren asteburuan Madrilen ospatutako Open Day-an. Defentsa gogorragaz eta errebotea ondo babestuta saskiratze errazak lortu zituen Lointekek.
Vamderwal-ek, Dietrick-ek, Gwathmey-k, Roundtree-k eta Berezhyska-k osatu zuten aurtengo ligako lehen bostekoa. Bi minutu eta erdi behar izan zituzten lehen saskiratzea eskuratzeko, baina hori lortu eta gero, erasoan erraz aritu ziren jokalariak. Azpimarratzekoa izan zen Vanderwal-ek izan zuen kemena. Bera izan zen norgehiagokako lehen bi puntuak lortu zituena. Markagailuari buelta emateko asmoagaz, kataluniarrak hirukoekin animatu ziren, baina hamar saiakeratatik bat ere ez zuten sartzea lortu. Hala, 6-18ko emaitzagaz amaitu zen lehen laurdena.
Bikain aritu ziren hurrengo minutuetan Lointekeko jokalariak. Sant Adria zonakako defentsagaz saiatu zen, eta gernikarrek berriz, denetariko defentsak probatu zituzten. Ariztimuño eta Molina ondo baino hobeto aritu ziren defentsa lanetan. Nagusitasunagaz jokatu zuten bigarren laurdena talde gernikarreko jokalariek, eta markagailuan ihes egitea lortu zuten; 27 puntutik gora egon ziren.
21-47ko markagailuagaz joan ziren atsedenaldira. Hirugarren laurdenenaren hasieran nahi baino gehiago barkatu zuten gernikarrek, baina defentsa sendotu zuten. Hala, Lucila Pascuaren lana azpimarragarria izan zen, eta 34-59 bukatu zuten hirugarren laurdena. Azken txanpan lehen zatian izandako jokoa mantendu zuten eta buru belarri aritu ziren erasoan. Azken emaitzak erakusten duen 35 puntuko aldea da Lointekek emandako erakustaldiaren adierazgarri nagusia.
Eguaztenean, Malosten.
Astebete etxetik kanpo igaro ondoren, dagoeneko etxean daude. Eguaztenean, baina, Valencia Basketen aurka jokatuko dute Dia Ligako bigarren jardunaldia. Malosten ariko dira valentziarren aurka 20:00etan.