Alaitz Aranbarri Espainiako Erreginaren Koparako sailkatu da
Eibarko Ipurua taldeko Alaitz Aranbarri markina-xemeindarra Espainiako Erreginaren Koparako sailkatu da. Gabonen atarian Iruñean lehiatuko dute. Aurreko astean, taldekako Euskadiko Txapelketa jokatu zuen Eibarren, bere taldekide Enara Bilbao eta Lur A...
Senior kategorian, Aranbarriren taldeak bigarren postua lortu zuen, Espainiako Erregina Koparako sailkatuz. Horrez gain, BECen ospatuko den nazioarteko galan parte hartzeko txartela ere eskuratu zuten. Bi ondarrutarren taldea hirugarren postuan geratu zen.
Eskualdeko beste gazte batzuk ere «maila hobetzeko» Eibarko taldean sartu direla esan dute.