Elikadura tailerrak, Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusian
Leartibai Garapen Agentziak antolatuta, elikadura tailerrak egongo dira zapatuan Markina-Xemeinen ospatuko den Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusiaren baitan. Doako bi tailer emango dituzte Uhagon kulturgune- an, eta parte hartzeko izena eman behar da al...
Ore amagaz ogia egiten ikasteko ogigintza tailerra emango dute, alde batetik, 11:30ean. «Ordu eta erdian prozedura azaldu eta ogi ale bat prestatuko dute, eta bakoitzak landutako ogia eramango du gero etxera». Bestalde, 12:30ean artilea lantzeko prozesua erakutsiko dute erakusketa baten bidez, eta hurbiltzen direnek artilea lantzeko aukera ere edukiko dute oroigarri bat eginez.