Iturretako lan istripua salatu dute
Lan istripu gehiagorik ez lelopean, joan den asteko barikuan Markina-Xemeingo Iturreta auzoan baso lanak egiten ari zela hildako langilearen heriotza salatu zuten atzo Markina-Xemeingo Goiko Portalean egindako elkarretaratzean. Gehiengo sindikalak deit...

Lan istripu gehiagorik ez lelopean, joan den asteko barikuan Markina-Xemeingo Iturreta auzoan baso lanak egiten ari zela hildako langilearen heriotza salatu zuten atzo Markina-Xemeingo Goiko Portalean egindako elkarretaratzean. Gehiengo sindikalak deitutako protestan lan istripuak arazo politikoak direla adierazi zuten sindikatuetako ordezkariek, eta legedia aldatu arte mobilizatzen jarraituko dutela esan zuten. Herritarrei ere lan istripuen aurrean mobilizatzen jarraitzeko deia egin zieten.