Goixerrik eta Andonegik irabazi dute Xistera Interjai txapelketa
Hirugarren set-ean erabaki da txapelketa. 1-2 irabazi diote Antxon Alberdiri eta Jon Ibarluzeari. Madrilgo zesta-punta txapelketa Ortiz de Mendibilek eta Araik irabazi dute Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Aitor Andonegi puntista mutrikuarrek irabazi dut...
Hirugarren set-ean erabaki da txapelketa. 1-2 irabazi diote Antxon Alberdiri eta Jon Ibarluzeari. Madrilgo zesta-punta txapelketa Ortiz de Mendibilek eta Araik irabazi dute
Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Aitor Andonegi puntista mutrikuarrek irabazi dute Xistera Interjai txapelketa, finalean Antxon Alberdi eta Jon Ibarluzea etxebarritarrak 1-2 mendean hartuta. Hain zuzen ere, hirugarren set-ean erabaki zen txapelketa (12-15, 15-11 eta 2-5).
Partidari dagokionez, lehen jokoa mutrikuarrentzat izan zen. Lehen bost tantoetan berdintasuna izan zen nagusi, eta tantoak luzeak eta ederki jokatutakoak izan ziren. Mutrikuarrak zuloa egiten hasi ziren, eta abantaila horri eutsi zioten azkenera arte. Bigarren jokoan, berriz, etxebarritarrak nagusitu ziren. Zazpigarren tantoan berdinketa lortu ostean, ihes egin zuten markagailuan, eta jokoa irabazita, finala berdindu zuten. Azken jokoa estua izan zen, eta oso lehiatua. Lehen bi tantoetan berdinketa egon zen, baina hurrengo hiru tantoak erreskadan egin zituzten mutrikuarrek.
Hirugarren eta laugarren posturako lehia, berriz, Lalook eta Mikel Manzisidor Manzi mutrikuarrak irabazi zuten. 0-2 irabazi zieten Retolazari eta Urieli (11-13 eta 7-13).
Xisterako neskek, berriz, Madrilgo zesta-punta txapelketa jokatu dute asteburuan, eta bertako onenak Ortiz de Mendibil eta Arai markina-xemeindarra izan dira. 2-0 irabazi die Landa eta Merinori (15-4 eta 15-6). Bikoteak oso txapelketa ona jokatu du, eta kiniela erara jokatutako kanporaketetan onenak izan dira.
Hirugarrenen postua, berriz, Aldazabal eta Eneritz Lizardi mutrikuarrak eskuratu dute. 2-0 irabazi diote Jauregiri eta Hirigoieni (15-6 eta 15-7).
Ugarein zirkuitua
Asteburuan, gainera, Berriatuko Ugarein Xistera Zirkuituko kanporaketak jokatu dira. Honakoak izango dira barikuan finala jokatuko duten bikoteak: gazteen mailan, Sorozabal-Mandiola eta Agirre-Mendizabal eta nagusien mailan, Barinagarrementeria-Elkorobarrutia eta Laloo-Manzi.
Emozioa izan zen gazteen mailan, baina 15 tantora iristen lehenak Sorozabal eta Mandiola izan ziren, eta bigarrenak, Agirre eta Mendizabal. Bi bikoteek lortu zuten finalerako txartela.
Maila nagusian, berriz, emozioa oraindik-eta handiagoa izan zen, bost bikote iritsi baitziren finalean sartzeko aukerekin. Barinagarrementeria eta Elkorobarrutia izan ziren 15era iristen lehenak, eta bigarren Laloo eta Manzi sailkatu ziren.