Mendatako Mikel Deunaren jaiak ospatu zituzten mexikar giroan mendatarrek joan den asteburuan. Hala, baina,
Zarrabentako jaiek hartuko dute horien
erreleboa zapatuan eta domekan, eta Zarrabenta giroz beteko dute.
Zarrabentakoen txanda da orain, eta auzoa giro eta kolorez bete gura dute. Horretarako, zapatua eta domeka ekintzaz bete dituzte. Urtero legez, aurten ere,
asto probak izango dira jaietako ikuskizun nagusia, eta asteburuko bi egunetan egongo dira lehiaketak.
Zapatuan, Salvador Erleaga arratzuarra, Koldo Bidaurrazaga larrabetzuarra eta Javier Baraiazarra maumetarra lehiatuko dira. Gabaz, makailu jana egingo dute, eta Esteibar eta Obietaren musikagaz gozatzeko aukera izango dute.
Domekan, zelai meza abestuko du herriko koruak goizean, eta ondoren trikitilariek musikaz beteko dute eguna. Ajangizko Artxube dantza taldekoak ere izango dira bertan, eta hainbat dantza egingo dituzte. Arratsaldean, asto probetan, Juan Luis Irazola, Iñigo Landaluze, Jose Ramon Zabaleta eta Imanol Erleaga arituko dira.
Sari potoloak banatuko dituzte asto probetan, eta herriko lehen sailkatuarentzat ere, sari berezia egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
EGITARAUA:
Zapatua, urriak 6:
- 19:30. Asto probak. Salvador Erleaga arratzuarrak, Koldo Bidaurrazaga larrabetzuarrak eta Javier Baraiazarra maumekoak lehiatuko dute.
- 22:00. Makailu jana.
- 22:30. Erromeria Esteibar eta Obieta dantza taldeagaz.
Domeka, urriak 7:
- 12:30. Zelai meza herriko koruak abestuta. Gero, Ajangizko Artxube Dantza Taldeak dantzatuko du, eta trikitilariek egun osoa alaituko dute.
- 18:30. Asto probak. Juan Luis Irazola Mallabiakoa, Iñigo Landaluze Leioakoa, Jose Ramon Zabaleta Garaikoa eta Imanol Erleaga Mendatakoa ariko dira.