Inoizkorik jendetsuena izan da Tontorramendiko igoera
Zapatuan Tontorramendiko igoera bertikala egin zuten, Ondarroan. Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak antolatutako probak orain arteko parte hartzerik handiena eduki du. Izan ere, 25 lagunek eman zuten izena. Antolatzaileak poz-pozik a...
Emaitzei dagokienez, lehenengo emakumea Ainara Arrizabalaga izan zen; bigarrena, Izaskun Bedialauneta; eta hirugarrena, Maite Gutierrez. Gizonezkoen artean, Ekaitz Learzegik egin zuen denborarik onena; Aitzol Elu izan zen bigarrena, eta Ekaitz Solabarrieta hirugarrena.