Ajangizko Artxube taldean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak

Barikuro Kultur Etxean elkartzen dira, 18:00etan. Dantza ikasi nahi dutenek telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 94 625 61 79. “Bertoko zein inguruko herrietakoentzat egin dugu deialdia. Denentzako lekua dago, animatu eta etorri!”, esan dute dantza taldearen ordezkariek. Hala, 3 urtetik gorako umeek zein gaztetxoek dute Ajangizen askotariko dantzak ikasteko aukera. Gainera, dantzak ikasteaz gain, ume eta gaztetxoen artean harremanak estutzeko eta ondo pasatzeko aukera ederra dela gogora ekarri dute. 14 bat urteko ibilbidea bete du taldeak, eta Ajangizen zein eskualdeko hainbat herritan egiten dituzte dantza emanaldiak; Busturialdeko eta Bizkaiko dantzari egunetara ere joaten dira. “Beste zenbait jarduera ere egiten ditugu elkarrekin, irteerak, adibidez”.  
artxubedantzataldea

Argazkia: Artxube Dantza Taldea.