Merkataritza Sailak
Nik Gernikan kanpainaren barruan
1.000 oihalezko poltsa banatu ditu auzokideen artean.
Herriko merkataritza bultzatzea helburu duen ekimena izan da honakoa, eta merkatari txikien baloreak islatu nahi izan ditu. “Herriko merkatari txikien hurbiltasuna, zerbitzu pertsonalizatua eta konfiantzazkoa suspertu nahi ditugu”, azaldu du Gernika-Lumoko Udalak. Izan ere,
Nik Gernikan leloa poltsetan jartzeak hurbiltasunezko merkataritzak eskaintzen duen “baikortasuna” islatzen du.
Ekimenak bestelako helburu bat ere badaukala azaldu dute, “plastikozko poltsak gero eta gutxiago erabiltzea” hain zuzen. Gaur egun, merkatariek ezin dituzte plastikozko poltsak dohainik eman, eta oihalezko poltsekin,
ingurumenarekiko jasangarriagoak izatea bilatzen da.
Kanpaina. Nik Gernikan kanpaina ekainean abiarazi zuen herriko Merkataritza Sailak, eta uda aurretik udalerriko merkataritza suspertzeko spot bat grabatu zuten; urte bukaeran ikusi ahal izango da.
1.000 poltsa banatzearen ekimena, spotaren osagarria izan da Gernika Txartela duten hiritarren artean.