Carles Puigdemontek parte hartuko du GED-ren biharko ekitaldian
Kataluniako herriari «elkartasuna» adieraziko diote. Kataluniako zenbait politikari egongo dira Gernikako ekitaldian. GEDek parte hartzeko deia egin die herritarreiKataluniako erreferendumaren urteurrena beteko da urriaren 1ean, eta horren harira Ast...
Kataluniako herriari «elkartasuna» adieraziko diote. Kataluniako zenbait politikari egongo dira Gernikako ekitaldian. GED-ek parte hartzeko deia egin die herritarrei
Kataluniako erreferendumaren urteurrena beteko da urriaren 1ean, eta horren harira Astra kanpoaldean bihar egingo den ekitaldi nazionalean Carles Puigdemont buruzagi politikoak parte hartuko du bideo bidez. Ekitaldia 17:30ean hasiko da.
Ekitaldian bakearen eta demokraziaren alde egingo dutela gogorarazi zuen Anjel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramaileak, atzo, Gernika-Lumon egindako ekitaldian: «Euskal herritarrok aukera paregabea edukiko dugu Kataluniagaz eta katalanekin bat egiteko. Munduari bakearen, demokraziaren eta askatasunaren desioekin bat egiten dugula adierazteko. Izan ere, elkartasuna erakutsiz bidaliko diogu mezua munduari».
Mende honetako erronka politikoak betetzeko bidea, «bide demokratikoa edo politikoa» izan behar dela esan zuen bozeramaileak, eta «asmo eta helburu politikoak lortzeko bide bakarra» hori dela seinalatu zuen.
Iazko urriaren 1eko erreferenduma gogoratuko dute zapatuan, eta Kataluniako herritarrek eduki zuten jarrera, determinazioa, borondatea eta duintasunagaz bat egiten dutela agertuko dute bertaratutakoek. «Kataluniako herritarrek eduki zuten determinazio eta borondate guztiarekin bat egingo dugu, modu duin eta baketsuan egin zuten erreferendumarekin», aldarrikatu zuen Gure Esku Dagoko bozeramaileak.
Hori horrela, bihar Kataluniako eta Euskal Herriko eragile sozial eta politikoen ordezkaritza zabala egongo dela adierazi zuen Oiarbidek. Euskal Herriko jendea batuko du ekitaldiak, baita Kataluniakoak ere. Haien artean, Carles Puigdemontek hitz egingo du, bideo bidez, eta Kataluniako zenbait politikari ere egongo dira. Horregatik, Gure Esku Dagok ekitaldian parte hartzeko dei berezi bezain zabala egin die Euskal Herriko herritarrei.
Iaz Bilboko kaleak elkartasun keinuz bete zituzten moduan, Gernika-Lumoko ekitaldia ere jendez betetzeko eskatu zien: «Kataluniari elkartasuna adierazteaz gain, munduari mezu berezi bat bidali nahi diogu. Hala, parte hartzeko deialdi berezia egiten diegu herritarrei».
Astrako obra
Ekimen nazionalerako Astran margotu duten Picassoren Guernica lana herriko norbanakoen eta eragile sozialen beharragaz amaitu dutela aitortu zuen bozeramaileak. «Auzo lanagaz bultzatutako sormen eta elkarlan handi baten ondoren Picassoren Guernica murala bukatu dugula esan dezakegu. 100?50 metrokoa egin dugu, seguraski sateliteetatik ikusteko modukoa».