Ate joka datoz Mutrikuko Mijoa auzoko San Jeronimo jaiak
San Jeronimo jaietako ospakizunak bihar hasi eta etzi amaituko dituzte. Auzokoen arteko herri kirolen saioan aitzur jaurtiketa egingo dute, estreinakoJai giro ezin hobea izango da protagonista hurrengo bi egunetan Mutrikuko Mijoa auzoan. San Jeronimo a...
San Jeronimo jaietako ospakizunak bihar hasi eta etzi amaituko dituzte. Auzokoen arteko herri kirolen saioan aitzur jaurtiketa egingo dute, estreinako
Jai giro ezin hobea izango da protagonista hurrengo bi egunetan Mutrikuko Mijoa auzoan. San Jeronimo auzoko jai batzordekoek urteroko ekintzak oinarri hartuta osatu dute egitaraua.Jaietako egun handia etzi bada ere, biharko eguna berezia izango da bertan bizi direnentzat. Jai giroaren txinparta pizten hasiko dira bezperatik, eta auzotarrek bazkaritan batzeko tartean izango dute giro berezian. «Bazkaria, normalean, domekaz egin ohi izan dugu, baina aurten jai egun nagusia domekan denez, egun bat aurreratu dugu auzotarren bazkaria».
Biharko proposamenak, berriz, Joxpa taldearen erromeriarekin amaituko dituzte.
San Jeronimo egunari dagokionez, inguruko herrietakoek eta auzotarrek asko estimatzen duten eguna izaten da. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe auzoko ermitan batuko direnak ere asko izango dira. Elizkizuna bukatu ondoren Ilunbe baserriaren aurreko plazan geratzen direnek auzokoen arteko herri kirol erronka ikusteko aukera paregabea edukiko dute. Besteak este, harri jasotzen, txokor batzen, txinga eramaten, trontzan eta ingude altxatzen ariko dira nor baino nor, eta aurten, gainera, aitzur jaurtiketa egingo dute, estreinako.
Umeek ere eurentzako txokoa edukiko dute jaietan. Etzi goizean puzgarrietan saltoka ibiltzeko aukera edukiko dute, eta, arraltsaldean, berriz, Ibiri baserriko animaliekin jolastuko dute ausartenek.