Aratz Mugertza mutrikuarrak Euskal Pentatloi sarian parte hartuko du
Orain dela 28 urte egindako pentatloia berreskuratu dute. Beste bost lehiakideren aurka neurtu beharko ditu indarrak mutrikuarrak. 22:00etan hasiko da norgehiagokaAratz Mugertza aizkolari mutrikuarrak bihar Azpeitiko zezen plazan jokatuko den VI. Euska...
Orain dela 28 urte egindako pentatloia berreskuratu dute. Beste bost lehiakideren aurka neurtu beharko ditu indarrak mutrikuarrak. 22:00etan hasiko da norgehiagoka
Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarrak bihar Azpeitiko zezen plazan jokatuko den VI. Euskal Pentatloi Sarian parte hartuko du. Txapelketa berreskuratu berriak ikusmin handia sortu du herri kirolen zaleen artean. Izan ere, 80eko hamarkadan jokatu zituzten orain arte egin diren bost pentatloi txapelketak; azkena, duela 28 urte.Iturritza baserrikoak beste bost lehiakideren aurka neurtu beharko ditu indarrak hitzordu berezian. Honakoak izango ditu plazan aurkari: Haritz Azpiazu Arria VI.a (Azpeitia), Xabier Zaldua (Zumarraga), Luis Txapartegi (Aizarna), Xabier Orbegozo Arria V.a (Errezil) eta Jon Gisasola Zelai V (Mallabia).
Txapelketari dagokionez, herri kiroletako bost lanez osatua dago. Hala, sei kirolariak harri jasotzen, giza proban, aizkoran, txinga eramaten eta korrika nor baino nor hobeto aritu beharko dira saria irabazteko. Lanei dagokienez, 1990ean egin zituzten lan ber-berak egin beharko dituzte kirolariek: 100 kiloko harri bola 25 aldiz jaso, 400 kiloko harriarekin bi plaza osatu, kanaerdiko hiruna enbor moztu, 50 kiloko txingekin sei plaza osatu, eta, azkenik, hiru kilometroko saioa korrika egin beharko dute.
22:00etan hasiko da norgehiagoka; hondar azpiko probatokia azalera aterako dute horretarako.