‘Askatasuna erabakitzea da’ adierazpena aho batez onartu du Gernika-Lumoko Udalak
Gernika-Lumoko Udalak Gure Esku Dagok antolatutako ekimenarekin bat egin zuen atzoko osoko bilkuran. Bertan, Askatasuna erabakitzea da adierazpen instituzionala aho batez onartu zuten.
Euskal Herriarentzat Gernika-Lumo bakearen sinboloa dela, eta udalerrian bizitako izua ez dela oztopoa izan “elkarbizitza eta bake iraunkorreko” etorkizunaren alde egiteko aitortu zuten.
“Kataluniako erreferendumean gertatutakoa ekarri nahi dugu gogora eta azpimarratu botoa ematea eta herritarren esku hautetsontziak jartzea bide demokratikoa dela”, azaldu zuten bilkuran. Urriaren 1ean katalanek muduari erautsi ziotela beraien etorkizuna modu demokatiko eta askean erabakitzeko ausardia zutela ere esan zuten.
Guztia gogoratuta, 2017ko urriaren 1ean gauzatutako erreferendumaren balioa aintzat hartzen zuela adierazi zuen udal gobernuak. Gainera, elkartasun eta besarkada beroa bidali zieten “jardute demokratikoa betetzeagatik” beraien eskubide zibil eta demokratikoak?urratu dizkieten preso eta senideei.
Burujabetasuna izateko asmoa duten herrietan erabakitzeko askatasuna legitimoa dela adierazi zuten gainera, eta proiektu politiko ezberdinak bereizketarik gabe onartzen dituen demokrazia aurreratua nahi zutela ere esan zuten: “Udalak hurbileko etorkizunean kontsulta demokratikoak ahalduntzeko gogoa adierazten du”.