Genero indakeriari erantzun matxista eman diotela salatu dute emakumeek
Gernika-Lumoko epaitegiak «etxeko bortizkeria» egotzi dio genero indarkeria salatu duen herriko emakume bati, eta salatutako gizonezkoari ezarritako zigor bera jarri dioGernikako Sare Feministak genero bortizkeria salatu duen herriko emakume bati era...
Gernika-Lumoko epaitegiak «etxeko bortizkeria» egotzi dio genero indarkeria salatu duen herriko emakume bati, eta salatutako gizonezkoari ezarritako zigor bera jarri dio
Gernikako Sare Feministak genero bortizkeria salatu duen herriko emakume bati erantzun «matxista eta patriarkala» eman diotela salatu du.Urteetan bortizkeria psikologiko eta fisikoa pairatu ostean, aipatu emakumeak abuztuaren 25ean Gernikako epaitegian salaketa jartzea erabaki zuela aitortu du Sare Feministak. Gainera, salaketa hori poliziaren esku hartzea behar izan zuen gertakari baten ostean egin zuela azaldu dute.
Epaitegian gizonari genero bortizkeria egotzi zioten, eta, emakumearen jarrera, berriz, etxeko bortizkeria moduan ulertu zuten. Eta hori egin izana salatu dute emakumeek: «Bere burua babesteko izan zuen erantzuna etxeko bortizkeria bezala ulertu dute epaileak, fiskalak eta ofiziozko abokatuak».
Horrenbestez, emakumeari gizonari ezarri zioten zigor berbera jarri ziotela jakinarazi dute. Hala, 300 metroko urruntze agindua bete behar du, bai eta 48 orduko gizarte lanak egin ere.
Epaiaren sententziaren aurka agertu dira Sare Feministakoak, eta emakume horri eta haren seme-alabei babes soziala eman nahi dietela aitortu dute: «Erasotzaileak eta epaitegiak eraiki duten kontakizunera batzen diren guztiei matxista hutsak direla esan nahi diegu; gauzak hobera aldatzeko borrokatu beharrean argudio kontserbadore eta koldarretara atxikitzen direla azaleratuz. Norbanako bezala emakume honen eta bere familia osoaren sufrimenduaren arduradu- nak ere badira horiek».
Horregatik, genero bortizkeria behar bezala izendatu eta epaitu behar dela aldarrikatu dute sare feministako emakumeek, hori egin ezean «ikusgaitza bueltatzen delako».
Erabaki «zaila»
Egoera horietan gertatzen dena kontatzea eta salatzea ez dela erraza izaten gogorarazi dute: «Jakina da zein zaila izan ohi den kasu horietan salaketa jartzeko indarrak batzea. Erasotzaileak lan galanta egin ohi du emakumearen nortasuna zapuzten, bere autoestimua lurretik uzten eta ezer egitekotan ondorio latzak pairatu beharko lituzketela mehatxatzen». Zailtasunak zailtasun, salaketa jarri zuen emakumeak indarrak batu zituela eta epaitegietan jotzea erabaki zuela jakinarazi dute.