Benaventek eta Aranetak irabazi dute Dzanga Itsas Kayak Txapelketa
46 palistak parte hartu dute Lekeitioko Dzanga piragua taldeak antolatutako kirol proban. Euskal Herriko, Asturiasko eta Kantabriako kirolariak elkartu diraGiro ikusgarriagaz lehiatu zen domekan, Lekeition, VI. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa. 46 palista...
46 palistak parte hartu dute Lekeitioko Dzanga piragua taldeak antolatutako kirol proban. Euskal Herriko, Asturiasko eta Kantabriako kirolariak elkartu dira
Giro ikusgarriagaz lehiatu zen domekan, Lekeition, VI. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa. 46 palistak parte hartu zuten Lekeitioko Dzanga piragua taldeak antolatutako kirol proban, bost emakumek hiruk K2 mistoan eta bik bakarrik eta 41 gizonezkok. Euskal Herriko kirolariez gain, Kantabria eta Asturiasko parte hartzaileak ere bildu zituen ekimenak.Denetara, zazpi kategoriatako 39 ontzi atera ziren Isuntza hondartzatik. Gizonezko senior mailan, Pasaia Kayak Kirol Klubeko Aritz Araneta izan zen irabazlea, 67.58.81 denboragaz, eta emakumezko senior mailan, Donostia Kayak Kirol Elkarteko Amaia Benavente, proba 82.35.09 denboran osatuta.
Gizonezko beteranoen 50 urtetik beherako mailan, ostera, Fortuna taldeko Jose Mari Villagarcia izan zen lehena (67.39.43); 50 urtetik gorako gizonezko beterano mailan, Barrika Piragua Taldeko Rafael Quevedo (70.04.52), eta lehen emakume beteranoa ATSS taldeko Cristina Iraeta izan zen (85.15.17).
K2an Zumaiako Urola Itsas Adar Piragua Klubeko Imanol Barruetabeña eta Unai Azkunek osatutako bikoak irabazi zuen gizonezko senior mailako proba, eta mistoan klub bereko Eñaut Murua eta Maite Etxabe izan ziren nagusi. Domekako talderik onena Barrika Piragua Taldea izan zen, 125 puntugaz.
Dzanga piragua taldeko bik ere parte hartu zuten norgehiagokan: Gorka Plazak eta Joseba Iturraspek. Plazak 6. egin zuen K1eko 50 urtetik beherako beteranoen kategorian (89.48.70) eta Iturraspe 13. postuan gelditu zen 50 urtetik gorako beteranoen mailan (97.23.06).
Lekeitioko probagaz amaitu da XIV. Euskadiko Itsas-kayak kopa. Guztira, zazpi lehiaketak osatzen dute txapelketa, eta Lekeitioko zeharkaldiak eman dio amaiera. Beraz, Euskadiko Kopako irabazleak ere erabaki ziren Lekeition. 125 puntugaz Barrika piragua taldea izan zen irabazlea, bigarrena Pasaia Kayak 2005 Kirol Kluba gelditu zen, eta hirugarren Zumaiako Urola Itsas Adar Piragua Kluba.