Errefuxiatuentzako aterpea eskatu dute Batzarretxe aurrean
Bizkaiko Politika Orokorreko osoko bilkura ospatu dute Batzarretxean, eta bilera hori aprobetxatuz, errefuxiatuentzako aterpea eskatu dute herritarrek bertan. Ongi etorria bisitariei bakarrik egin beharrean, errefuxiatuei ere egin behar zaiela esan dute. Gainera, “inor ez dela ilegala” eta “aterpea denontzat” dela aldarrikatu dute.