Ondarru-Lekitto lasterketako irteera 30 minutu atzeratu dute
Trafiko Zuzendaritzak irteera atzeratzea eskatu die antolatzaileei. 17:30ean irtengo dira korrikalariak Ondarroatik. Ekimena kirol proba eta jai bat izatea nahi duteZapatuan lehiatuko da Ondarru-Lekitto kostaldeko hirugarren lasterketa. Azken orduko al...
Trafiko Zuzendaritzak irteera atzeratzea eskatu die antolatzaileei. 17:30ean irtengo dira korrikalariak Ondarroatik. Ekimena kirol proba eta jai bat izatea nahi dute
Zapatuan lehiatuko da Ondarru-Lekitto kostaldeko hirugarren lasterketa. Azken orduko aldaketa txiki bat izango du lasterketak. Trafiko Zuzendaritzatik irteera 30 minutu atzeratzeko eskaria eduki dute, «beste kirol ekin- tza bat dagoelako aurretik, errepide berdinean». Hori dela eta 17:30ean izango da lasterketaren irteera, eta beste ordutegi dena ere horren arabera joango da: sari ematea, Lekeitiotik Ondarrurako autobusa…Bestalde, gaur amaituko da izena emateko epea, eta antolatzaileek aurreko urteko kopurua 196 korrikalari gaindituko dutela espero dute. Gogora ekarri dutenez, ez da egongo aukerarik bertan egunean edo bezperan izena emateko.
Ondarru-Lekitto kirol proba eta jai bat izatea nahi dute. Hori dela eta, goizetik gauera txosna bat egongo da Lekeitioko plazan, helmuga gunean. «Jendea bertatik pasatzera animatzen dugu».
Sariak
Urtero modura, 16 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek Ondarroa eta Lekeitio lotzen dituen kostaldeko errepidetik zehar. Aurreko urte bietako sariez gain, sari berri bi egongo dira aurten. Horrela, lehenengo helmugaratzen diren lau herri bereko emakumeentzako 200 euroko sari bat eta lehenengo helmugaratzen diren herri bereko lehenengo lau gizonezkoentzat ere 200 euroko sari bat banatuko dituzte.
Irteera Ondarroan denez, Lekeitiotik autobusak egongo dira irteerara joateko, eta sari banaketaren ostean berriro ere Ondarroara itzultzeko.