Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez,
urriaren 1era arte aukez daitezke Urriko Azken Astelehenean txosna jartzeko eskaerak. Hilaren lehenengo eguneko eguerdiko
15:00ak baino lehen egin diren eskaerak bakarrik onartuko dituzte. Horiek, udaletxeko
Herritarrei Harrera Zuzena zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte eskaerak.
Zozketa,
urriaren 4an egingo dute, udaletxeko batzar aretoan, 13:00etan.
Salmenta postua jartzeko eskaerak, bestalde, urriaren 11era arte egin daitezke. Inprimakia
udal webgunean eskuratu dezakete interesatuek. Datu guztiak beteta, Udal Erregistroaren bulegoetan entregatu behar da eskuorria, 08:00etatik 13:00etara.
Iaz, zortzi txosna. Iaz, zortzi izan ziren Urriko Azken Astelehenean jarri ziren txosnak, eta herriko hurrengo taldeak jarri zuten:
Gernika Off Road, Arkupe pilota taldea, Gernika saskibaloi taldea, Gernika Futbol taldea, Arin-Arin atletismo taldea, Jai Alai, Rugby taldea eta EHNE.
Iaz, Foru plazan, Ciutat de Berga kalean, Juan Calzada kalean, Pasealekuan, Saraspen, Alhondiga kalean eta San Juan Ibarran egon ziren kokatuta txosnak.