Bermeoko pentsiodunek pentsio duinak eskatzeko
manifestazioa egin dute
gaur goizean. Hainbat herritar batu dira dagozkien eskubideak aldarrikatzeko.
Goiko Plazan bildu dira, eta pankarta eta kartelak eskuetan,
herri osotik zehar egin dute manifestazioa. Lameran egin dute geldialdia, Pentsionistak aurrera leloari jarraituz.
Aditzera eman dutenez, aldarrikatzen dituzten
eskaerak berberak izaten jarraitzen dute: «1.080 euroko gutxieneko pentsioa edukitzea, Kontsumorako Prezioen Indize erreala ematea, faltsukeriarik barikoa, eta Euskal Herriarentzako pentsioen sistema propioa ezartzea». Elkarretaratzeak uda garaian eten badituzte ere, datorren
irailaren 24ean hasita, berriro astelehenero batzeko hitzordua jarriko dutela adierazi dute. Urriaren 1ean, berriz,
Bilbora joateko deialdia egin dute.