Penaltietan erabaki dute Miguel Angel Basurko memoriala
Mutriku Futbol Taldeak antolatuta, Miguel Angel Basurko memoriala jokatu zuten zapatuan Mutrikuko Burumendi eta Debako Amaikak bat taldeek.Basurko zena «oroitzeko eta eskertzeko» jokatu zen partidua emozioz betetakoa izan zen, eta txapela, azkenean, ...
Basurko zena «oroitzeko eta eskertzeko» jokatu zen partidua emozioz betetakoa izan zen, eta txapela, azkenean, penaltietan erabaki zen, bina berdindu ondoren. Debarrek irabazi zuten lehia, 4-3ko markagailuarekin.
Bazkidetza kanpaina
Mutriku FTko zuzendaritza taldeak jakitera eman duenez, beste alde batetik, 2018-2019 denboraldiko bazkidetza kanpaina zabalik dago. Urriaren 31ra arte bazkidetu ahalko da.
Urteko kuota 50 eurokoa da, baina klubean alabaren edo semeren bat daukatenek %25eko deskontua izango dute urteko bazkidetzan, betiere jokalari kuota ordainduta baldin badute. Pentsiodunek eta 21 urtez azpikoek abantailak izango dituzte; 20 euro ordainduko dituzte urteko. Familia bonua egiteko aukera ere badago, 100 euroren trukean.
Bazkide kuotaren ordainketa, berriz, Kutxabanken edo Laboral Kutxan egin daiteke BAZKIDE + izen-abizenak adierazita. Banketxetik zuzenean kobratzea nahi dutenek mutrikuft@gmail.com helbidera bidali behar dituzte banketxeko datuak (IBAN zenbakia), titularraren izen-abizenak eta NA zenbakia.