Kameratoia Lekeitioko Euskal Zine Bileran egingo da bigarrenez
Urriaren lehen asteburuan ospatuko da Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya. 24 ordu edukiko dituzte parte hartzaileek euskarazko film laburrak egitekoEuskaltzaleen Topaguneagaz elkarlanean, Lekeitiora itzuliko da bigarrenez Kameratoia Euskal Herriko...
Urriaren lehen asteburuan ospatuko da Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya. 24 ordu edukiko dituzte parte hartzaileek euskarazko film laburrak egiteko
Euskaltzaleen Topaguneagaz elkarlanean, Lekeitiora itzuliko da bigarrenez Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen ra-llya, Euskal Zine Bileraren 40+1 jaialdiari hasiera emanez. Urriaren 6-7 asteburuan ospatuko da, eta aurten 24 ordu izango dituzte parte hartzaileek euskarazko film laburrak egiteko.Beste berrikuntza batzuk ere badakartza aurtengo lehiaketak; besteak beste, parte hartzaileek lan egiteko espazio bat izango dute erabilgarri, Lekeitioko aterpetxean lo egiteko aukera izango dute 15 euroren truke, eta sari handiak egongo dira jokoan, 2.600 euro hiru saritan banatuta: talde irabazleak 1.200 euro jasoko ditu, bigarrenak 800 eta hirugarrenak 600.
Kameratoian izena emateko epea zabalik dago datorren irailaren 24ra arte. Hala eta guztiz ere, aterpetxean lotan geratu nahi dutenei lehenbailehen izena ematea gomendatu diete antolatzaileek. Izan ere, aterpetxean lo egiteko lekua lehenengo 20 pertsonentzat bermatu ahalko dutela azaldu dute; «gainontzekoak itxaron zerrendan sartuko dira».
Ikusgarrin
Urriaren 6an 11:30ean, parte hartzaileei eskura banatuko diote autengo gaia, ezaugarriak eta arauak biltzen dituen txostena, eta 12:00etan puntuan hasiko da rallya. Urriaren 7an, 12:00ak arte jasoko dituzte parte hartzaileen lanak, eskura zein sarearen bidez, eta 18:00etan sari banaketa egingo da Ikusgarri zinema aretoan.
Kameratoiko lehen bi lan onenak aurten Topaguneak estreinatuko duen DemaS.A lehiaketa berrirako sailkatuko dira.