Eguzkiagaz batera andramariak ospatzen
Irailean baldin bagaude ere, eskualdeko herri eta auzoetako bizilagunek jaiekin aurrera jarraitzeko gogoz daude oraindik. Festa gose hori asetzeko, indar betez etorri da Andra Mari Eguna.Asteburuan ze ospatu izan dute Busturialdeko hainbat udalerri eta...
Irailean baldin bagaude ere, eskualdeko herri eta auzoetako bizilagunek jaiekin aurrera jarraitzeko gogoz daude oraindik. Festa gose hori asetzeko, indar betez etorri da Andra Mari Eguna.
Asteburuan ze ospatu izan dute Busturialdeko hainbat udalerri eta auzotako bizilagunek. Nabarniz, Gorozika, Kanala, eta Muruetan gelditu barik aritu izan dira, eta horretarako gustu guztientzako jarduerak prestatu dituzte Andra Mari jaiak ezin hobeto ospatzeko.Nabarniztarrentzat jai nagusiak izan dira andramariak, eta gogo biziz hartu dituzte asteburuan. Zapatuan herri bazkari berezia ospatu zuten herrikoek; dagoeneko tradizioa den bezalaxe mozorrotuta bazkaldu zuten frontoian batuta. Sabela ondo bete ostean musikak alaitu zituen Nabarnizera hurbildu zirenak. Arratsaldean hasi eta iluntzera arte, indar betean aritu ziren DJ Elias eta Joseba Urrutia trikitilariak eskainitako emanaldiekin.
Muruetan ere jaiak ospatzeko mahaiaren inguruan bildu ziren herrikoak, eta eguzkitik ezkutatzeko frontoiak eskaintzen duen aterpean ekin zioten paella txapelketari eguerdian; kantu herrikoien doinuek alaitu zuten paellen prestakuntza. Horrela, kalejiran irten ziren herriko Kantu Kantari taldeagaz batera, jaietako giro alaia Muruetako txoko guztietara eramanez.
Gorozikako eta Kanalako bizilagunak ere gelditu barik ibili dira asteburuan.
Gorozikan zapatu luzea igaro zuten muxikarrek, afari herrikoagaz batera kontzertuak izan baizituzten aukeran. Ez hori bakarrik. Goizaldean kantzontzillo eta kulero turbo lasterketa ospatu zuten. Eta ostean, txokolate janagaz eman zioten bukaera egunari.
Kanalakoak, berriz, mozorrotuta atera ziren zapatuan kalera, eta jardueraz betetako eguna izan zuten domekan: tortilla eta paella txapelketagaz, sukaldarien lehia bizia eduki zuten. Gainera, Kanala Dantza Taldearen emanaldiaz eta pilota partiduaz gozatzeko aukera eduki zuten bertan bildutakoek.