Bermeok txapeldunen pareko harrera egin die Urdaibaiko arraunlariei
[IKUSI HEMEN ATZOKO ARGAZKI GALERIA]
“Bermeoko herriak eta Bermeoko traineruak batez ere bi gauza erakutsi ditu Donostian. Kiroltasunez, lehialtasunez, errespetuz eta garbitasunez estropada irabazteko gai izan dela; zelan irabazten den Kontxako Bandera”, azpimarratu zuen pasaitarrak. Aste osoan gertatutakoaren eta sufritutakoaren ostean, Donostiara joan eta irabazteko gai izan direla zehaztu zuen, “inogaz borrokatu gabe eta inori errespeturik faltatu gabe”. Datorren urtean Kontxako Bandera berriro ere Bermeon ikusteko borrokatuko direla esan zuen: “Nahiz eta baldintza hauetan izan han izango gaituzte, eta modu berdinean eta ilusio berdinarekin joango gara”. Arraunaz gozatzen jarraitzeko dei egin zien Fernandezek. “Zapatuan Bermeoko Bandera daukagu, eta erakutsiko diegu nola tratatzen den jendea Bermeon: Kiroltasunez, garbitasunez eta errespetuz. Berriro ere mila esker Bermeoko herriari, afizioari. Ez bakarrik gaur Donostian erakutsi dugunagatik, baizik eta uda osoan erakutsi dugunagatik. Guztiok dakigu Bermeoko afizioa onena dela”.[IKUSI HEMEN ATZOKO ARGAZKI GALERIA]
Denborarik onena. Berriro ere uretan nagusi izan da talde bermeotarra. Kontxako Banderaren 2. jardunaldian Urdaibai izan zen azkarrena. 19 minutu, 46 segundo eta 78 ehuneneko marka ezarri zuen lehenengo txandan, eta Orio iazko irabazlea sailkatu zen atzetik. Hala, bandera irabazteko hautagai nagusiek, Hondarribiak eta Zierbenak, ezin izan zituzten horien denborak gainditu ohorezko txandan. Orio sailkatu zen bigarren, Urdaibairengandik 3 segundo eta 62 ehunenera. Hondarribia hirugarren geratu zen, 7 segundo eta 28 ehunenera, eta atzetik Zierbena, 9 segundo eta 4 ehunenera.
Bi jardunaldietako denborak batuta, 39 minutu, 21 segundo eta 12 ehunenegaz nagusitu da Ama Guadalupekoa. Alde estua egon da lehenengo bien artean. Izan ere, Hondarribiarengandik 90 ehunenera geratu da Zierbena. Bermeo Urdaibai laugarren sailkatu da aurten, irabazlearengandik 26 segundo eta 30 ehunenera.
Emakumezkoetan, bi jardunaldietan onena izanda, San Juanek nagusitasunez lortu du bandera.
2. JARDUNALDIAREN SAILKAPENA:
- Bermeo Urdaibai 19:46.78
- Orio 19:50.40 (+3.62)
- Hondarribia 19:54.06 (+7.28)
- Zierbena 19:55.82 (+9.04)
- Donostiarra 20:21.86 (+35.08)
- Cabo 20:27.50 (+40.72)
- San Pedro 20:28.06 (+41.28)
- Santurtzi 20:36.98 (+50.20)
- Hondarribia 39:21.12
- Zierbena 39:22.02 (+16.44)
- Orio 39:37.56 (+16.44)
- Bermeo Urdaibai 39:47.42 (+26.30)
- Cabo 40:10.72 (+49.60)
- Santurtzi 40:18.30 (+57.18)
- Donostiarra 40:21.04 (+59.92)
- San Pedro 40:28.70 (1:07.58)