Atzotik hilaren 16ra arte mahoizko arropak kendu barik izango dituzte bermeotarrek. Parrandarako aitzakiarik ez dute falta, eta batzuk lo goxotan zeuden bitartean, beste asko Almikara hurbildu dira eguerdian, oinez zein autoz.
Izan ere, ohitura legez meza entzun, eta protokoloak agintzen duen ekitaldia izan dute. Udalbatzagaz batera, herritar ugari batu da bertan. Ohorezko aurreskua dantzatu eta Bermeoko Erraldoien Konpartsaren ekitaldiaz gozatu dute bildutakoek. Halaber, Xixiligaz argazkiak atera eta haren uleak “lapurtzeko” astia ere izan dute, horrek zorte ona dakarrela sinistuta.
Aurreko asteburuan hasi ziren Almikako jaiak, eta gaur arratsaldean, esaterako, idi probak lehiatuko dituzte bertan. Bestalde, Bermeoko herrigunean, mahai eta karta jokoak, esku pilota partiduak eta umeen danborrada egingo dituzte.
Gauean musika izango da protagonista, baina, aurretik, zerura begiratzeko tartea hartuko dute ume, gazte zein helduek. Izan ere, su artifizialekin eta musikagaz osatutako ikuskizuna eskainiko du Valecea piroteknia etxeak, olatu-horma muturrean.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.