Martitzenera arte aurrez izena eman daiteke Ispasterko mendi martxan
Irailaren 16an egingo dute Ispasterko VII. Mendi Martxa, eta aldez aurretik izena eman nahi dutenek Internetez egin ahal dute martitzenera arte www.kirolprobak.com helbidean.Oinez ez ezik, arineketan zein bizikletan egiteko aukera dago. Hain zuzen ere,...
Oinez ez ezik, arineketan zein bizikletan egiteko aukera dago. Hain zuzen ere, 23 kilometroko martxa, 10 kilometroko martxa, 23 kilometroko lasterketa eta 28 kilometroko BTT martxa egingo dituzte. Hain zuzen, lasterketak eta mendi martxa luzeak ibilbide bera daukate. BTT martxak, ostera, beste ibilbide bat izango du oinezkoekin bat ez egiteko.
Izena ematen duten 14 urtera artekoek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 15 euro. Irailaren 16an izena ematen dutenek ere kopuru bera ordainduko dute. Egunean bertan irteera ordua baino ordu erdi arinago izena eman ahalko da.
Aurretiz izena ematen dutenek jasoko dute martxako kamiseta opari moduan (unisex neurrikoa). Martxaren egunean izena ematen dutenek beste opari bat jasoko dute. Bestalde, parte hartzaile guztien artean zenbait opari zozkatuko dituztela jakitera eman dute.