Bi eguneko ospakizunekin datoz Mutrikuko Samikollako jaiak
Jaiak ofizialki bihar eguerdiko txupinarekin eta brindisarekin hasiko dituzte. San Nikolas egunean meza eta omenaldia izango dira ekintza nagusiakEgitarau bete-betearekin ospatuko dituzte Mutrikuko Samikollako jaiak. Jaiak ofizialki bihar eguerdiko txu...
Jaiak ofizialki bihar eguerdiko txupinarekin eta brindisarekin hasiko dituzte. San Nikolas egunean meza eta omenaldia izango dira ekintza nagusiak
Egitarau bete-betearekin ospatuko dituzte Mutrikuko Samikollako jaiak. Jaiak ofizialki bihar eguerdiko txupinarekin eta auzotarren brindisarekin hasiko dituzte, baina aurretik ere egongo da zer ospatu. Besteak beste, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin kalejira eta txosnen eta puzgarrien irekiera egingo dira.Arratsaldean, Ibiriren abereak egongo dira. Aurten, gainera, magia ikuskizuna izango dute estreinako jaietan. Txoborro magoak umorea eta magia uztartzen dituen saioa eskainiko du.
Musikak ere edukiko du lekua jaietan. Magia saioa amaitu ondoren ezusteko kontzertua egongo da, eta horiez gain, Saia Goiat mutrikuarren kontzertua eta Ezten Giro taldearen erromeria egongo dira.
San Nikolas eguna, berriz, meza santuarekin hasiko dute, eta urteroko ohiturei jarraituz, auzotarren omenaldiarekin jarraituko dute. Bertaratzen direnek txorizo egosia eta salda dastatzeko aukera izango dute.