Artolak eta Larunbek irabazi dute sanantolinetako 21. txapelketa
Iñaki Artolak eta Mikel Larunbek irabazi dute San Antolin jaietako 21. Akarregi Txapelketa. Asegarceko bikotea 22-18 nagusitu zitzaion Elezkano IIk eta Rezustak osatutako bikoteari Antzar Egunean Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan jokatu zen finale...
Beste urte batez bete egin ziren harmailak, eta ia 700 pilotazalek jarraitu zuten norgehiagoka. Ikuskizuna eskaini zuen Artolak, eta erremate dotoreekin gozatu zuen publikoak.