90 potinekin, parte hartze errekorra gainditu du Antzar Jokoak
Pello Alfonso Muniozgurenek irabazi du Antzar Jokoa. 56 parte hartzailek aukeratu dute Antzartek. Emakume harrapatzaileen kopurua gorantz doaGoizean euria egin bazuen ere, girorik ez zen falta izan atzo, Lekeition. Inoizkorik parte hartze handiena eduk...
Pello Alfonso Muniozgurenek irabazi du Antzar Jokoa. 56 parte hartzailek aukeratu dute Antzartek. Emakume harrapatzaileen kopurua gorantz doa
Goizean euria egin bazuen ere, girorik ez zen falta izan atzo, Lekeition. Inoizkorik parte hartze handiena eduki zuen, gainera, Antzar Jokoak; denetara 90 potinek parte hartu zuten atzoko lehian, 2014ko 89 potineko errekorra hautsiz.Ikuskizuna eskaini zuten parte hartzaileek, eta harrapatzaile askok lortu zuten, behintzat, altxaldi bat egitea. Lepo eta altxaldi gehien Erresaka potineko Pello Alfonso Muniozgurenek egin zituen (3 altxaldi eta lepoa), lepo barik altxaldi gehien, hamar, Drogosuak kuadrillako (70. potina) Alvaro Galletebeitia Arruzak. Biek antzar naturala erabili zuten. Dotoretasunaren saria Potozorri potinarentzat izan zen (14 puntu).
Parte hartzaileen artean 70 potin izan ziren lekeitiarrenak edo eskualdekoak eta 20 kanpotarrenak. «Aurten kuadrilla berri askok parte hartu dute Antzar Jokoan, eta urte asko daramatenek ez dute uzten», azaldu zuten antolatzaileek. Urtetik urtera, gainera, gora egin du Antzartek aukeratzen dutenen kopuruak; 56 parte hartzailek aukeratu dute aurten gomazko antzarra (43 lekeitiarrek edo eskualdekoek eta 13 kanpotarrek). Bi antzar moten arteko aukeraketa parte hartzaileen esku uzten du udalak, eta lehenengo aldiz, antzar naturala baino gehiagok aukeratu dute gomazkoa. 34 izan ziren naturala aukeratu zutenak.
Atzo antzarra harrapatzera joan ziren emakumezkoak ere inoiz baino gehiago izan ziren: 24. Bestalde, Matarlakua potinari antzarra igo zioten antzarreraino joateko denbora gainditu zuelakoan, baina beste aukera bat eman zioten gero.