Odol emaileentzako hitzordua Gernika-Lumon eta Bermeon, irailean
Eman odola, nigan bizi da Osakidetzak, Euskadiko Odol Emaileak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak udako kanpaina bultzatzeko aukeratu duten leloa. Eta kanpainari bultzada eman gura diote Busturialdean.
Hori horrela, Busturialdean Gernika-Lumon eta Bermeon egongo da odola emateko aukera, eta dagoeneko, heldu da autobusa Gernika-Lumora.
Hurrego zapatuan (irailak 8) Foru plazan egongo da autobusa, 9:15etik 14:00ak arte. Hurrengo astelehenean ere, leku berean eman ahal izango da odola. Orduan, baina, goizean eta arratsaldean; 9:15etik 14:00 bitartean eta 16.30etik 21:00ra arte. Bermeora irailaren 28an eta 29an helduko da autobusa. Odolkideak elkarteko kideek deialdi berezia egin diete herritarrei, odola ematera joan daitezen.
Odola emateko kanpaina desberdinak egin dituzte urteak aurrera egin ahala. Joan den ekainean ere, odola emateak daukan garrantzia nabarmendu zuen Odolkideak elkarteak. Lan horretan, odola batzeko, herritarren borondatea ezinbestekoa dela diote, autonahikodunak izateko alegia.
Ordutegia.
Gernika-Lumo:
-Irailak 8. Foru plazan, 9:15etik 14:00etara bitartean.
-Irailak 10. Foru plazan, 9:15etik 14:00etara bitartean. Eta 16:30etatik 21:00etara arte.
Bermeo:
-Irailak 28. Lameran, 17:00etatik 20:30etara bitartean.
-Irailak 29. Lameran, 9:30etatik 14:00etara arte.