Herritarren arreta bereganatu zuten Gorka Knor abeslariak eta Artie abesbatzak. Herriko plaza txiki utzi zuten. Eserlekuetan eserita zein zutik kantuekin gozatzen igaro zuten atzoko gaua arteagarrek. Etxeko abesbatzak hasi zuen kantaldia, eta Gorka Knorrek abestu zuen gero. Eta modu horretan agurtu zituzten festak datorren urtera arte.
Domekan, martxa eta lasterketa. Jaiak bukatu diren arren, izango du asteon ere hitzordu berezia Gautegiz Arteagak; izan ere, domekan IV. Mendi martxa eta lasterketa lehiatuko dute. 6 kilometroko martxa laburrean, 15 kilometroko martxan eta 17 kilometroko lasterketan parte hartzeko aukera edukiko dute parte hartzaileak egun horretan. Gaur da aurretiaz izena emateko azken eguna; hala ere, egunean bertan ere egongo da apuntatzeko aukera.