Giro politean lehiatu dute, beste urtebetez, Salome Campos itsas zeharkaldia, Bermeoko uretan; ia 700 igerilarik egin dute aurtengo proba.
Distantzia luzekoek –5.000 metro– herriko portutik Izaro uharteraino egin dute igeri, eta buelta. Hala ere,
1.500 metrotako eta 500 metrotako distantzietan ere parte hartu dute aipatu proban.
Adin guztietako igerilariak biltzen ditu itsas zeharkaldiak; adin txikikoak zein nagusiak, emakumeak zein gizonezkoak. Ehunka igerilari uretan. Eta parte hartzaileen trebetasunari so egoten dira beste hainbat, helmugan, portuan, olatu-horman zein haitzetan. Gaurkoan ere, hala egon dira, eguzkiaren berotasunean eta itsasoaren gertutasunean.
Nork bere eran egin du igeri, bakoitzak bere erritmoan. Azkarrago iritsi dira batzuk, baina ez dira gaizki aritu horien atzetik ailegatutakoak.
Aurpegi eta gorputz nekatuak ikusi ahal izan dira, baina irribarreek ere hartu dute beraien lekua. Txalo, oihu eta indarrez hartu dituzte parte hartzaileak, eta horietako batzuk, gainera, zoriondu ere egin dituzte oholtza gainean.
Iazko zenbait protagonistek lortu dute aurten ere nagusitzea, eta,
gizonezkoetan, adibidez,
ez dio garailearen postuari uko egin Ion Mujika bergararrak. Iaz ere, lasterketako txapelduna izan zen, ordubete eta 11 segundoko proba eginda.
Aurten, berriz,
ordubete, 3 minutu eta 58 segundo behar izan ditu Bermeoko portuko eta Izari irlara arteko joan-etorria egtiteko. Lasterketako gizonezko irabazlearen sariagaz 5.000 metrotako senior mailako saria ere jaso du gipuzkoarrak.
Emakumezkoetan, aldiz,
Galdakaora joan da aurtengo txapela; Andrea de la Hera nagusitu baita senior mailan zein emakumezkoen sailkapen orokorrean. G
aldakaoztarrak ordubete, 13 minutu eta 33 segundo behar izan ditu itsas zeharkaldiko helmugara iristeko.
Gizonezkoen podiuma, Nikolas Illarramendik (1:09:12) eta Oier Erañak (1:11:08) osatu dute, bigarren eta hirugarren eginda, hurrenez hurren.
Emakumezkoetan, aldiz, Amaia Zendoiak (1:15:24) eta Ana Vegak (1:16:08) lortu dituzte bigarren eta hirugarren postuak. Vegak, gainera, master mailan garaipena ere lortu du.
Bizkaiko leku ezberdinetatik, Gipuzkoatik, Arabatik, Nafarroatik, Madrildik, Zaragozatik, Errioxatik, Kantabriatik, Bartzelonatik… iritsi dira, aurtengo igerilariak. Baina horien guztien artean, etxekoak ere izan dira. Eta
lehen bermeotarren sariak ere banatu dituzte. 5.000 metrotako proban, esaterako,
Aaron Llorensek lortu du bermeotarren arteko garaipena, eta
emakumezkoetan, aldiz, Orbange Luzarragak.
1.500 metroko distantzian
Asko izan dira 5.000 metrotako distantzian lehiatu direnak, baina 1.500 metrotan ere hainbat lagunek egin dute igerian.
Mutiletan, Unai Arruabarrena nagusitu da,
19 minutu eta 26 segundoko marka eginda, eta
emakumezkoetan, aldiz, Alba Romerok eskuratu du garaipena, 19 minutu eta 46ko denbora egin ostean. Senior mailan aritu dira biak ala biak.
Distantzia horretako podiumean Aritz Aguilar (0:19:44) eta Miguel Benito (0:19:46) izan dira, bigarren eta hirugarren eginda, hurrenez hurren. Emakumezkoetan. Buruntzaldea taldeko Leire (0:20:45) eta Ainhoa Martin (0:21:50) ahizpek osatu dute podiuma.
1.500 metroko zeharkaldian ere saritu dituzte
lehen bermeotarrak: mutiletan,
Andoni Mendiguren eta nesketan,
Sara Merino.
Elbarrituek ere jaso dituzte merezitako sariak: Iñaki Erauskinek irabazlearena, Kerman Urretak bigarren sailkatuarena, eta Richard Oribek hirugarrenarena.
Lehen proba: umeei zuzendutakoa
5.000 eta 1.500 metroko distantzien aurretik, baina, umeei zuzendutako proba ere egin dute, zeinetan
parte hartzaileek 500 metro egin behar izan dituzten igerian.
Ernesto Martinez (0:06:17) izan da
mutiletan lehena helmugaratzen; Enaitz Goñi (0:06:22) bigarrena eta Alvaro Martinez (0:06:47) hirugarrena.
Nesketan, berriz,
Uxue Etxeberria (0:06:31)
izan da azkarrena, eta Iraia Aranbarrik (0:06:51) eta Irati Bengoetxeak (0:06:52) bigarren eta hiurgarren egin dute, hurrenez hurren.
Aipatu distantzia egin eta lehen ailegatu den bermeotarra Markel Barrenetxea izan da mutiletan, eta Andrea Perastrau, nesketan. Urtzi Martin ere saritu dute, bestalde, elbarrituen artean.
Beste behin, aipatu saridunak ez ezik, kategoria guztietako irabazliak deitu dituzte oholtzora, saria emateko, emakume zein gizonezkoetan. Emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietako irabazleek, urtero legez, bere pisua jaso dute Campos kontserbako hegaluzeetan.