Giza eskubideak eta memoria historikoa lantzeko udaleku bat antolatu du Kroazian Europar Batasuneko Erasmus+ programak. Bertan izango dira
Gernika Gogoratuz elkarteak aukeratutako bost gazte; horien artean, bermeotar bi, gernikar bi eta salamankako bat.
Kroaziako proiektua prestatzeko egindako bilera, Weimaren (Alemania).
Elkarteak aukeratutako bost gazteak eta beraien taldeko arduraduna
“Venues of Victims / Venues of Perpetrators” proiektua lantzera doaz Kroaziara, Europako beste hamabi herrialdeetako kideekin batera.
Kroaziako narratibatik abiatuta Europako narratiben heterogenetasunera salto egin nahi du programak; “historia egungo gazteentzako erakargarri bihurtzeko”. Hori guztia, jarduera desberdinen bidez landuko dute, “beste begi batzuekin aztertzen ikastea eta balio europearrak pratekatzeko bidea” bultzatu nahi dute eta.
Jugoslavia zaharreko gatazkak bizi izandako herrialdean zehar ibiliko dira eskualdeko bost gazteak abuztuaren 18tik 31ra bitartean. Besteren artean, Zagreb, Jasenovac, Pula, Vukovar eta Opatija bisitatuko dituzte. Herri eta hiri horietan,
gatazka desberdinen leku izan ziren tokiak bisitatuko dituzte, bai eta gerra bizi zutenen
testigantzak jaso ere.
Hausnartzeko bidaia. Iraganak Kroazian utzitako leinua giza eskubideen eta memoria historikoaren ikuspegitik aztertzeko aukera izango dute. Gainera, Kroazian ikusi eta ikasitakoa aplikatuz, hausnartzeko espazioak sortzeko aukera izango dute, eskualdera bueltatzen direnean hausnarketekin jarraitzeko.