Arraun elkarteak zuzendaritza talde berria eratzeko batzarra deitu du
«Gogoberriturik dagoen jendea» behar dela esan dute gaur egun Ondarroa Arraun Elkarteko Zuzendaritzan daudenek. Etzi egingo da batzarra, Kofradia ZaharreanZortzi urteren ostean, Ondarroa Arraun Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria eratzeko garaia h...
«Gogoberriturik dagoen jendea» behar dela esan dute gaur egun Ondarroa Arraun Elkarteko Zuzendaritzan daudenek. Etzi egingo da batzarra, Kofradia Zaharrean
Zortzi urteren ostean, Ondarroa Arraun Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria eratzeko garaia heldu dela jakitera eman du gaur egun batzordea osatzen duen taldeak. Azaldu dutenez, bi agintaldi bete ondoren, «albo batera egiteko momentua heldu dela» uste dute. «Urte hauetan egindako lanak, izandako ardurak eta hartu beharreko erabakiek nekea pilatu dute gugan».Elkartea aurrera eramateko gogoberriturik dagoen jendea behar dela adierazi dute. «Horrela bada, animatu zaitez. Antolatu zure lagun edo arraunzale taldeagaz, eta kolpe zuzendaritzaren erronkari. Hala nahi izanez gero, zuzendaritza berriari laguntzeko prest egongo gara lehenengo pausoetan, egunerokotasuneko martxa hartu arte».
Senior mailako denboraldia irailera arte amaituko ez bada ere, abuztuan datorren denboraldirako erabakiak hartzen hasi behar direla diote, eta horregatik bilera orokorra deitu dute. Batzarra etzi egingo da, Kofradia Zaharrean. Lehenengo deialdia 11:00etan izango da, eta bigarrena, aldiz, 11:30ean. Aurreratu dutenez, Zuzendaritza Batzordeko hauteskundeak izango dira gai nagusia.