20 urte espetxean egon eta gero, aske utzi dute Jesus Mari Lopez Gonzalez preso politikoa. Oraindik aurrera, Gernika-Lumo izango da bere bizilekua, eta
ondo etorria egingo diote barikuan, 20:00etan Merkurion.
Jesus Mari Lopez presoa aske geratu da. Argazkia: Whatsapp
Txuma Lopez Intxaurrondoko preso donostiarra gaur goizean atera da Euskal Herritik 520 kilometrotara dagoen Toledoko (Espainia) Ocaña II espetxetik, eta bertan izan ditu zain senide eta lagunak; lehenengo harrera egin diote espetxeko atarian.
1992an Euskal Herritik ihes egin zuen, eta Mexikora bidaiatu zuen. 1998an, berriz, Mexikotik kanporatu zuten, bertan bizitzeko baimenik ez zuela argudiatuta. Espainiara iritsi bezain pronto, Guardia Zibilak atxilotu zuen.
Sortuk jakitera eman du
ez dutela etsiko euskal preso politiko guztiak etxeratu arte.