Kontrataziorako 104.546,28 euro bideratu ditu Lanbide Ekimenak Zentroak
Lanbide Ekimenak Zentroak eskualdeko kontratazioa bultzatzeko 104.546,28 euro bideratu ditu tokiko 19 enpresetara.
Enplegu gabeko pertsonak kontratatzeko asmoagaz eta tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko Lanbide Enplegurako Euskal Zerbitzuak finantzatu ditu laguntzak. Horietatik %40 enplegu gabeko emakumeak kontratatzera bideratu dira.
Lanaldi osoko sei hilabete edo gehiagoko kontratu bakoitzagatik 6.000 euro jaso ditu enpresak; betiere, soldataren gastu guztien %75 gainditu gabe.