Jaietarako Larrain dantza ikastaroa eskainiko du Elai Alaik
GERNIKA-LUMO // Urtero egin legez, Gernika-Lumoko jaietako San Roke egunean Larrain dantza herrikoia dantzatzeko prestatuko dituzte herritarrak. Elai-Alai dantzari taldeak antolatu du ikastaroa, eta Larrain dantza ikasteko nahia duen herritarrek Paseal...
GERNIKA-LUMO // Urtero egin legez, Gernika-Lumoko jaietako San Roke egunean Larrain dantza herrikoia dantzatzeko prestatuko dituzte herritarrak. Elai-Alai dantzari taldeak antolatu du ikastaroa, eta Larrain dantza ikasteko nahia duen herritarrek Pasealekuan dute entseatzeko aukera. Datozen martitzenetarako jarri dute hitzordua, 19:30ean, Pasealekuko frontoian. Dagoeneko egin dute lehenengo entsegua.