Hilaren 23ra arte aurkez daitezke jaietako kartel lehiaketako beharrak
Ondarroako Udalak andramariak iragartzeko kartel lehiaketa abiarazi du. Irabazleak 500 euroko saria lortzeko aukera izango du, eta interesatuek uztailaren 23a orduko aurkeztu beharko dituzte beharrak.Lehiaketan edonork parte har dezake, eta gaia librea...
Lehiaketan edonork parte har dezake, eta gaia librea izango da. Udalak gogorarazi duenez, edozein teknika erabili ahal izango da. Behar guztiak A-3 neurrian aurkeztu beharko dira, euskarri gogorrean edo paperean. Era berean, egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du.
Lehiaketara aurkeztu beharreko kartelek honako testua izan beharko dute idatzita, nahitaez: 2018 Ondarroako jaiak, Andra Maixak (letra txikiagoan) eta Abuztuaren 11tik 18ra (letra txikiagoan).
Lanak udal erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira edota postaz bidali udaletxera (Ondarroako Udala 48.700 Ondarroa), Jaietako Kartel Lehiaketa gutunazalean idatzita. Lan guztiak gutunazal itxi batean aurkeztu beharko dira, eta beste gutunazal batean azaldu beharko dira egilearen datuak.