Bikote faboritoek ez dute hutsik egin Jai Alai frontoian
Egiguren II-Irastorza eta Goikoetxea-Lekerika pasatu dira finalerdietara. Zortzi protagonistek ikuskizun ederra eskaini dute ikusleen gozamenerakoZapatu gauean lehiatu zituzten Gernika Jai Alai Grand Slamaren lehenengo bi final-laurdenak. Eta bi norgeh...
Egiguren II-Irastorza eta Goikoetxea-Lekerika pasatu dira finalerdietara. Zortzi protagonistek ikuskizun ederra eskaini dute ikusleen gozamenerako
Zapatu gauean lehiatu zituzten Gernika Jai Alai Grand Slamaren lehenengo bi final-laurdenak. Eta bi norgehiagoketan bikote faboritoak nagusitu ziren. Ikuskizun polita eskaini zuten gaueko zortzi puntistek.Egiguren II-Irastorza eta Zulaika-Minvielle bikoteen arteko norgehiagokagaz hasi da aurtengo Grand Slama. Set bana irabazi zuten (15-8 eta 13-15), eta, ondorioz, berdinketa hausteko set-a jokatu behar izan zuten. 5-1 nagusituta, Egiguren II eta Irastorzak lortu zuten finalaurrekoetarako txartela.
Azken momentura arte sufritu zuten irabazleek. Zulaika eta Menvielle bikain aritu ziren hasieratik, joko serioagaz. Hala, beteranoek ondo kostata lortu zuten garaipena.
Gaueko beste final-laurdenean, berriz, Goikoetxea zumaiarrarentzat eta Lekerika gernikarrarentzat izan zen garaipena. Bi set-ak irabazi zituzten: 15-12 eta 15-14.
Lehen zatian Hormaetxea eta Aldazabal ez ziren oso fin aritu, eta huts egiteen erruz galdu egin zuten. Bigarrenean, Txibon berriatuarrak kolpe ikusgarriak utzi zituen. Bera eta Almiketxuko legoie aurretik egon ziren, hamabigarren tantora arte. Hamabina berdindu, eta emozio bizikoak izan ziren azken tantoak. Izan ere, hamalauna berdindu zuten; azken tantoa erabakigarria zen, eta Goikok eta Lekek ez zuten hutsik egin.
Zapaturako hitzordua
Hirugarren eta laugarren final-laurdenak zapatu honetan lehiatuko dituzte (21:00).
Olharan eta Lopez Olharen eta Etchetoren kontra ariko dira zein baino zein gehiago.
Gaueko beste neurketan bi lehengusu gernikar egongo dira aurrez aurre, eta biek ala biek gasteiztarrak izango dituzte bikote. Beaskoetxeak Ekhigaz osatuko du bikotea, eta Barandikak Duke Hernandezegaz.
Zapatua aurretik sarrerak eskuratu gura dituztenek Turismo Bulegoan dituzte salgai, 10 eurotan. Egunean bertan leihatilan ere erosi ahalko dira.