Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kirola

Faboritoek ez dute hutsik egin

Aintzina Monasterio Maguregi
Gernika-Lumo
2018/07/16
Zapatu gauean lehiatu zituzten Gernika Jai Alai Grand Slamaren lehenengo bi final-laurdenak. Eta bi norgehiagoketan bikote faboritoak nagusitu ziren.
EgigurenIrastorza

Irastorza eta Egiguren Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, zapatuan.
Argazkia: Jai Alai News.

Egiguren II-Irastorza eta Zulaika-Minvielle bikoteen arteko norgehiagokagaz hasi da aurtengo Grand Slama. Set bana irabazi zuten (15-8 eta 13-15) eta ondorioz, berdinketa hausteko set-a jokatu behar izan zuten. 5-1 nagusituta, Egiguren II eta Irastorzak lortu zuten finalaurrekoetarako txartela. Azken momentura arte sufritu zuten irabazleek. Zulaika eta Menvielle bikain aritu ziren hasieratik, eta joko serioagaz. Hala, beteranoek ondo kostata lortu zuten garaipena. Gaueko beste final-laurdenean, berriz, Goikoetxea zumaiarrarentzat eta Lekerika gernikarrarentzat izan zen garaipena. Bi set-ak irabazi zituzten: 15-12 eta 15-14. Lehen zatian Hormaetxea eta Aldazabal ez ziren oso fin aritu, eta huts egiteen erruz, galdu zuten. Bigarrenean, Txibon berriatuarrak kolpe ikusgarriak utzi zituen. Bera eta Almiketxuko legoie aurretik egon ziren, hamabigarren tantora arte. Hamabina berdindu, eta emozio bizikoak izan ziren azken tantoak. Izan ere, hamalauna berdindu zuten; azken tantoa erabakigarria zen, eta Goikok eta Lekek ez zuten hutsik egin. Asteburu honetan. Hirugarren eta laugarren final-laurdenak zapatu honetan lehiatuko dituzte (21:00). Olharan eta Lopez Olha eta Etchetoren kontra ariko dira zein baino zein gehiago. Gaueko beste neurketan bi lehengusu gernikar egongo dira aurrez aurre, eta biek ala biek gasteiztarrak izango dituzte bikote. Beaskoetxeak Ekhigaz osatuko du bikotea eta Barandikak Duke Hernandezegaz. Sarrerak. Zapatua aurretik sarrerak eskuratu gura dituztenek Turismo Bulegoan dituzte salgai, 10 eurotan. Hala, egunean bertan leihatillan ere erosi ahalko dira.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.