Mundakako organoa omenduz hasiko dute bihar Urdaibaiko Organoak zikloa
Mendeurrena beteko du Mundakako organoak. Kontzertu zikloa hamabosgarrenez egingo da aurten. Gernika-Lumoko Andra Mari koralaren 40. urteurrena dela ere ospatuko duteMundakako organoaren mendeurrena omentzeko kontzertuagaz hasiko dute bihar Mundakan au...
Mendeurrena beteko du Mundakako organoak. Kontzertu zikloa hamabosgarrenez egingo da aurten. Gernika-Lumoko Andra Mari koralaren 40. urteurrena dela ere ospatuko dute
Mundakako organoaren mendeurrena omentzeko kontzertuagaz hasiko dute bihar Mundakan aurtengo Urdaibaiko Organoak Joxe Mari Egileor kon- tzertu zikloa. 40 urte betetzen dituen Gernika-Lumoko Andra Mari korala ere omenduko dute aurten.Ondare kultura kontserbatzeko, berreskuratzeko eta gozatzeko antolatutako Urdaibaiko Organoak kontzertu zikloa hamabosgarrenez egingo da, eta abuztuaren 15era bitartean hamabi emanaldi antolatu dituzte.
Organoa balioan jartzea bilatzen duten musika emanaldi horiek Busturialdeko zazpi herritan egingo dituzte; Arratzun, Bermeon, Busturian, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Ibarrangelun eta Mundakan.
Bizkaian dauden barroko estiloko sei organoetatik hiru Busturialdean daudela azpimarratu dute aurkezpenean: Busturiko Axpeko Anda Mari elizan, Ere- ñoko San Migel elizan eta Muxikan. Muxikako San Bizente Martiriaren organoa «altxor bat» dela esan dute antolatzaileek, baina hondatuta dagoenez, «mutu» dagoela gehitu dute. Halere, musika tresna «baliotsu» hori berreskuratzeko «deialdi adoretsua» egin dute.
Programa berezia prestatu du Benantzi Bilbao ekimenaren zuzendariak, «ohitura zaharrak aurrera botatzeko» asmoz. Horregatik, lehenengo aldiz, Jon Artetxe Gernikako musikariari lan bat egiteko proposamena egin ziola azaldu du; koru, organo eta txistulari bandarako musika lana. Eta aitortu du Artetxeren San Pedro zeruetako abestian oinarritutako lan horregaz hasiko dutela aurtengo zikloa.
Biharkoa Mundakako organoa omentzeko kontzertua izango da, eta domekako emanaldia, berriz, Andra Mari koralari zuzendutakoa. Bi kontzertuetan, Hilarion Eslaba musikaria goraipatuko dute, «bere heriotzaren 140. urteurrena delako aurten».
Amaitzeko, Karmele Burdain organista ezaguna ere omenduko dute Mundakan abuztuaren 15ean emango den azken kontzertuan.
Bitartean, musikari ospetsuek parte hartuko dute emanaldietan; besteak beste, Yuzuru Hiranaka japoniarra, Maurizio Salerno milandarra eta Fabio Macera genoarra egongo dira.
Ekimen «oso garrantzitsua» dela honakoa esan du Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak, «ondarea bizirik mantendu behar delako; ondarea zaindu barik, ez delako ondarerik egongo».
Bisita gidatuak
Urtero legez, bisitak ere egingo dituzte. Busturiko Axpe auzoko Andra Mari elizara uztailaren 28an eta abuztuaren 4an joango dira, eta Mundakako Andra Mari elizara, berriz, uztailaren 24an eta abuztuaren 11n.
Busturira joan nahi dutenek 94-617 10 04 telefonora deitu beharko dute edota urdaibaikoorganoak@gmail.com helbidera idatzi. Mundakara joan nahi dutenek, aldiz, 94-617 72 01 telefono zenbakira deitu beharko dute edota helbide elektroniko berera idatzi.