Javier Etayo 'Tasio'-ren kartelak iragarriko ditu Gernikako jai nagusiak
Javier Etayo Tasio diseinatzaile grafiko foruarraren lanak iraga-rriko ditu aurtengo Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak (ohi legez, abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatuko dira). Irabazleak 500 euroko diru saria jasoko du.Gernika-Lumoko Udal...
Gernika-Lumoko Udalak Andra Mari eta San Roke jaiak iragartzeko kartel lehiaketara, guztira, bost lan aurkeztu zituzten, eta horiek denak ikusgai izan dituzte kultur etxean.
Iaz, guztira, hamazazpi kartel aurkeztu zituzten, eta horien artean, Paul Arzanegirena izan zen garailea.
Jaietako kontzertuak
Beste alde batetik, Gernika-Lumoko Jai Batzordeak San Lorentzo, Andra Mari eta San Roke jaietako kontzertuak zeintzuk izango diren ere jakinarazi du asteon. Hamazortzi emanaldik osatuko dute kartela.
Lurgorriko auzoko jaietan, esate baterako, Puro Relajo, The Riff Truckers, Vendetta eta Tximeleta igoko dira taulagainera. Jai nagusietan, aldiz, honakoak izango dira beraien musika eskainiko dutenak: Backbone, Leihotikan, Oxabi, Sonido de Mexico, Tooth, The real Mackenzies, Oihan Vega, Raimundo Amador, Ezten giro, Ilargi beltza, Laukatu, Iseo&Dodosound with the mousehunters, Urrats eta Hibai.