Euskal Ezkontza egingo dute bihar Lekeition, Gora Buruk antolatuta
Beste behin ere, Lekeitioko Gora Buru kultur elkarteak antolatuta, Euskal Ezkontza ospatuko dute Lekeition. Gaur gurdia jantziko dute, 19:00etan, Eskolapean. Ezkontza, ostera, bihar ospatuko dute, iluntzean hasita.Itxaropena txistulariek eta Ibarrako A...
Itxaropena txistulariek eta Ibarrako Alurr dantza taldeko kideek lagunduta aterako da bihar Euskal Ezkontza, 19:00etan, Lekeitioko Batzokitik.
Handik Independentzia plazaraino joango dira, eta ostean, 19:30ak aldera, ezkontza agiria irakurriko dutela aurreratu dute Gora Burukoek. Herrian zehar kalejira egingo dute ondoren.
Ospakizunekin amaitzeko, 20:00etan, Mugarri eta Alurr dantza taldeetako dantzarien ikuskizuna egongo da Independentzia plazan; ospakizunari erromeria giroan emango diote amaiera.