Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak bildu ziren atzo arratsaldean, Lameran, udako Azaleko Minbiziaren Prebentzio Kanpainari hasiera emateko.
Informazio mahaia jarri zuten bertan, hurbiltzen ziren herritarrei azaleko frogak eginez, eta pertsona bakoitzak eguzki izpien aurrean azala osasuntsu mantentzeko hartu beharreko neurrien azalpenak eman zituzten.