Urtero legez, abuztuaren 14tik 18ra bitarte ospatuko dira Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak, eta horiek iragartzeko kartel lehiaketa jarri zuen martxan udalak.
Herritarrek zein elkarteek egindako bost lan aurkeztu zituzten, guztira, eta horiek danak ikusgai izan dituzte Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Epaimahaiak, horien artean, Javier Etayo Tasio diseinatzaile grafikoaren lana hautatu du irabazletzat. Hala, foruarraren kartela izango da aurtengo jai nagusiak iragarriko dituena. Sari legez, 500 euroko saria jasoko du Tasiok.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.