Bizkaiko kostaldeari eta Mijoa errekari bandera beltza eman diete
Ekologistak Martxanen txostenak dio Bizkaiko kostaldeko plastikozko kutsadura kezkagarria dela. Mutrikuko erreka nabarmendu dute Gipuzkoan, «kutsadura larriagatik»Ekologistak Martxan elkarteak urteroko bandera beltzen txostena aurkeztu du, eta Euskal...
Ekologistak Martxanen txostenak dio Bizkaiko kostaldeko plastikozko kutsadura kezkagarria dela. Mutrikuko erreka nabarmendu dute Gipuzkoan, «kutsadura larriagatik»
Ekologistak Martxan elkarteak urteroko bandera beltzen txostena aurkeztu du, eta Euskal Herriaren kasuan, lau bandera beltz izendatu dituzte. Horien artean Bizkaiko kostaldeari eman diote bandera beltza, plastikozko kutsadura kezkagarriagatik, eta Gipuzkoan, bestalde, Mijoa erreka nabarmendu dute, «kutsadura larriagatik».Bizkaiako hondartzetan eta kostaldean dagoen plastikozko kutsadura salatu dute. «Ez dago Pazifikora edo Ipar Atlantikoara zertan joan itsasoa zaborrez eta plastikoz beteta ikusteko, izan ere, Bizkaiko itsasertzean, edozein hondartza edo inguruetan, urterik urte plastiko eta hondakin kopurua goraka doa, eta hori ekiditeko ezer gutxi egiten dute ardura daukaten erakundeek».
Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari plastikoen ekoizpenari buruzko legea aldatzeko eskatu diote, Europar Batasunak dioen modura. «Horrez gain, eskatzen dugu hondakinak eta plastikoak (batez ere mikropastikoak) garbitzeko bitartekoak ipintzeko, ez bakarrik hondartzetan; itsasertz guztian nahi ditugu».
Ekologistak Martxaneko kideek adierazi dutenez, Gipuzkoako kostaldean hainbat kutsadura kasu larri badaude ere, bandera beltza Mijoako errekari ematea erabaki dute aurten. Izan ere, errekaren egoera oso txarra dela azpimarratu dute. «Iaz egin genuen modura, Ekologistak Martxan elkartetik Gipuzkoako hainbat tokitan dagoen saneamendu arazo larria salatu nahi dugu. Zenbait arazketa azpiegiturak atzerapen urteak edota hamarkadak daramatzate, eta epe motzean, ez dirudi horri irtenbidea emango diotenik».
Gaineratu dutenez, errekako uraren kalitatea oso txarra da, eta inguruaren degradazioa ere nabarmena da. «Adierazle guztiek amonio kutsadura organikoa dagoela agertzen dute. Bertan dauden arrainek izan ezik (horiek ez dira ebaluatu), beste guztiak ez du betetzen kalitate helburua».
Mijoako errekan kutsadura kasuak askotan errepikatzen direla ere azpimarratu dute ekologistek. «Askotan agertzen dira hildako arrainak errekan». Txostenean jaso dutenez, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak saneamendu eta arazketa azpiegiturak egitea».